Goiburuko tituloa

Parekidetasuna

INFORMAZIO OROKORRA

Helbidea: Anoetako Udala (Herriko plaza z.g.)

Harremanetarako pertsona: Tere Soto Bermejo

Telefonoa: 943 65 12 00 [3. luzapena]

Posta elektronikoa: kultura@anoeta.eus

Berdinbideanek ematen dio Udalari aholkularitza gai honen inguruan.

 

 

AHALDUNTZE TAILERRAK: 

Emakumeen jabekuntza lantzeko, hainbat tailer eskaintzen ditu udalak urtean zehar: Irakurketa feminista, biodantza, emozioen kudeaketa, brikolajea, umorea genero ikuspegitik etab.

INDARKERIA MATXISTARI AURRE EGITEKO LANKETA:

UDAL PROTOKOLOA:  Indarkeria matxistari aurre egiteko udal protokoloa onartu zen 2018. Urtean, eta horri  jarraipena egiteko sortu zen Adi eta So! Mahaiak, udal ordezkari, teknikari eta herriko eragileez osaturik, indarkeria matxistarekin lotutako gaiak jorratzeko.

 


 

SEXU HEZIKETAREN LANKETA, GENERO IKUSPEGITIK: Udalak diru-laguntza ematen dio Ikastolari, urtean zehar sexu heziketaren bidez indarkeria matxistaren prebentzioa lantzeko

JARDUERA SOZIOKULTURALAK

 Urtean zehar hainbat jarduera antolatzen dira emakumeekin lotutako gaiak jorratzeko: antzerkiak, erakusketak, hitzaldiak etab.  

PAREKIDETASUN DIAGNOSTIKOA

2023an herriko parekidetasun diagnostikoa landu zuen Udalak udal langile eta herriko eragileekin, eta horretarako bileera batzuk burutu ziren

 

 

ADINEKO ANOETARREN TESTIGANTZAK

Herriko adineko pertsonek pasarte interesgarriak dituzte kontatzeko, eta garrantzitsua da informazio hori jasotzea eta balioan jartzea. Horren harira, elkarrizketa batzuk landu ditu Udalak hainbat urtetan, eta Badihardugu Elkartea arduratu da horiek katalogatzeaz eta www.ahotsak.eus webgunean ikusgai jartzeaz. Elkarrizketatuen artean, asko emakumeak dira, eta beraien bizitzan zehar bizitakoak kontatzen dizkigute.

Egin klik hemen

ESTEKA INTERESGARRIAK