Aurten ere ikastaro proposamen oparoa antolatu du Anoetako udalaren gazteria-sailak. Guztira hiru tailer mota dituzte haurrek eskuragarri: antzerki-ikastaroa, zirku-ikastaroa eta irrati-ikastaroa. Izena emateko epea irailaren 23an amaituko da. Ikastaroetan izena emateko liburutegian egin daiteke edo gazteria@anoeta.eus helbidera jarraian dagoen izen-emate orria bidalita. Azpian dituzue eskuragarri ikastaro bakoitzaren nondik norakoak eta horien egutegia.
> Izen emate orria Orria bete ondoren, gazteria@anoeta.eus-era bidali
2024-2025 IKASTAROAK: antzerki, pintura eta zirku ikastaroak BERTAN BEHERA geratu dira.
Gazteriako ikastaroen gaineko hausnarketa:
2024-2025 ikasturteko gazteriako ikastaroak bertan behera geratu dira haur faltagatik. Horregatik, inkesta zabaldu zen herrian, egoera aztertu eta hausnarketa egiteko.
Gazteriako ikastaroen inguruko hausnarketa egiteko galdeketa zabaldu genuen. Emaitzak aztertu dira eta Udalak eskainitako ikastaroak herritarrei aproposak iruditu zaizkie. Gazteriatik eskainitako ikastaroak, gustu desberdinetako haur zein nerabeei egokia iruditzen zaie. Inkesta honen bitartez, gaur egungo, haur zein nerabeek eskolaz kanpoko ekintza ugari dituzten ondorioa atera da, eta horrek eramaten du denbora nahikorik ez izatea ikastaro guztietan izena emateko.
Datu hauek ikusirik Udalak beste mota bateko eskaintzak bideratzea aurreikusten du.
Inkestan ateratako gurasoen aipamen batzuk :
-
Nere ustez, jarduera asko dituzte eskolaz kanpo egiteko eta batzuetan horiekin batera kointziditzen duelako izan daiteke arrazoia. Aldez aurretik,, proposamenak jaso daitezke zer nahiko luketen galdetuz.
-
Aukera zabal dute eta ezin denetara iritsi
-
Ondo dago herrian bertan aukera eukitzea ikastaroak egiteko ikasturtekoak naiz puntualak.
-
Guk izena eman dugu 2 aldiz eta ez da taldean atera