Goiburuko tituloa

Hondakinen bilketa sisteman aldaketak

Apirilak 3tik aurrera, ontzi arinen eta papera eta kartoiaren edukiontziak kalean jarriko dira.

hondakinak

Apirilaren 3an ekingo dio Tolosaldeko Mankomunitateak papera eta kartoia eta ontzi arinen edukiontziak kalean jartzeari eta beraz, hemendik aurrera, papera/kartoia eta ontziak edukiontzien bidez bilduko dira.

Organikoa eta errefusa atez ate biltzen jarraituko da orain arte bezala. Organikoa: astearte, ostiral eta igande gauetan. Errefusa: larunbat gauetan. Pardelak aipatutako egunetan atera ahal izango dira atez ate. Ordutegia, 20:00-22:00.

Merkataritza eta ostalaritza: Errefusa, organikoa eta kartoia atez ate biltzen jarraituko da. Adi! Kartoia astearte eta ostiral
gauetan bilduko da.

Anoetako Udaletik, elkarbizitzaren aldeko apustua egiten den bezalaxe, herritarren aldetik sistema berriarekiko eta batez ere bizilagunekiko errespetua izateko eskatu nahi dugu.

kuadriptikoa

bigarren partea