Goiburuko tituloa

Gizarte larrialdietarako laguntzak

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak

 

  • Zer da?

 

Prestazio ekonomiko hau, behar puntualei, batez ere etxebizitzako gastuei( alokairua, hipoteka, argia, ura, gasa,.. ) aurre egiteko ematen den laguntza puntual bat da. Ez da aldiro aldirokoa. Laguntza jasotzaileak edo honen familiako edozein kidek eskura dezakeen edozein baliabide edo prestazioren ordezkoa eta osagarria ere izan daiteke.

 

  • Nori zuzenduta dago?

 

Baldintza hauek betetzen dituztenei zuzenduta daude:

  • Anoetan erroldatuta egotea

  • Bizitokia Anoetan izatea

  • 18 urte baino gehiago izatea edo adingabe emantzipatua izatea

  • Nahikoa baliabide ekonomiko ez edukitzea

  • Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta dauden eta benetan udalerri horretan bizi direnek, gutxienez eskaera egin aurreko 6 hilabeteetan.

  • Eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenagotik behintzat bizikidetza unitatea osatzen dutenek.

 

ESKAERA ORRIA GEHITU