Goiburuko tituloa

Euskara eta kultuartekotasuna

Euskara eta kulturartekotasuna Anoetan

Euskara eta Kulturartekotasuna proiektua martxan jarri dugu Anoetan.

Proiektu honek bi helburu nagusi ditu: euskara komunikazio-hizkuntza izaten jarraitzea eta, aldi berean, euskara ez dakiten jatorri atzerritarreko herrikideen ulermena erraztea zein haien parte-hartzea sustatzea. Euskara zaindu eta sustatuko dugu, gure hizkuntza delako, batzen gaituena. Baina bide berriak bilatuko ditugu euskaraz ulertzen ez dutenak komunitatera hurbiltzeko eta parte aktibo izateko. Egitasmo hau Anoetako Udalak, Anoetako Herri Ikastolak eta UEMAk jarri dute abian.

Proiektu honekin hainbat helburu lortu nahi ditugu, helduei eta haurrei begira:

  • Helduei dagokienean: euskara ikastera animatzea, euskararekiko eta familia-hizkuntza guztiekiko jarrera abegikorra lantzea eta euskaldunek herriko ume guztiei euskaraz egitea.
  • Umeei dagokienean: euskararen ezagutza bermatzea, euskara erabiltzeko guneak bermatzea eta euskarekiko jarrera ona izatea (familien laguntzarekin).

Familien berezko hizkuntza ere balorean jarri nahi du proiektu honek. Haurren garapen kognitiborako ezinbestekoa da etxeko hizkuntzan pentsatzea, bigarren hizkuntzak ikasteko oinarri sendoa izango dute hala. Identitate plurala (hemengoa eta hangoa sentitzea aldi berean) onartu behar dugu eta haien autoestimua indartu.

Erronka hauei aurre egiteko, hainbat aldaketa proposatzen ditu proiektuak: herritarrak eta irakasleak formatzea, eskolako bileren metodologia aldatzea, bilera eta jardueretan aldibereko itzulpenak egitea, euskara ikasteko baliabideak eta erraztasunak ematea… Aldaketa batzuk epe motzera eta beste batzuk epe luzera izango dira, baina garrantzitsuena bidea egiten hastea da.